2022-23 ikasturtea

Hurrengo ikasturterako matrikulatzeko aukera Zumarten, datorren astean

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 19a, 08:53

Maiatzaren 23an irekiko du Zumarte Musika Eskolak 2022-23 ikasturterako matrikulazio epea. Hilaren 27an itxiko dute.

2022-23 ikasturteko aisialdi tartea antolatzen hasteko garaia. Irailetik aurrera, musika instrumenturen batean trebatu edota alor honetako ikastaroren bat egin nahi duenak, datorren astean izango du Zumarte Musika Eskolan matrikulatzeko aukera, maiatzaren 23tik 27ra. Bertatik izen-emate kanpaina honi buruzko xehetasunak helarazi dituzte.

Matrikulazioa online edo aurrez aurre
-Epea: maiatzak 23-27.
-Eskaintza: Musika txokoa, musika mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, biolina, perkusioa, klarinetea, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, kantu modernoa, abesbatza eta talde instrumentalak.
-Ordutegi presentziala: 10:00-12:30/17:30-19:00 (asteartea eta osteguna).
-Matrikulazioa: online zumarte.eus atarian edo inprimakia eskuz bete eta Zumarten aurkeztu.
-Ordainketa: plaza kopuruen zozketa egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ostean, izena emandakoak adierazitako kontu zenbakian %10a ekaina bukaeran kobratuko da, %40 iraileko lehen astean eta %50 abendua hasieran.
-Hobariak: familia ugarietan edo familia unitate bereko 3 senide edo gehiago matrikulatuta egonez gero, %40ko deskontua aplikatuko dute  matrikulatutako ikasle gazteenaren kasuan. 
-Oharra: tronboia, saxofoia, tronpeta, flauta, klarinetea edo biolina ikasten hasten direnek, nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira, Zumartek urtebetez utzi ahalko ditu instrumentuok.
-Informazio gehiago:
943 371 594
zumarte.eus
-Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.