Joseba Sarrionandia, maiatzaren 25ean Sutegin

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 19a, 09:07

"Habanako gaukariak" trilogia mintzagai hartuta etorriko da Joseba Sarrionandia Sutegira.

"Sarri" Usurbilen. Joseba Sarrionandia maiatzaren 25ean Sutegira dator, Sutegi udal liburutegiaren eskutik. Beste hainbat sortzailerekin egin ohi duten moduan, plazaraturiko lanen bueltan gonbidatzen dituzte kultur-etxeko auditorioan antolatu ohi dituzten solasaldietara. Sarrionandiaren kasuan, bere "Habanako gaukariak" liburuak izango dituzte mintzagai. "Habanako gaukariak, pieza soltez osaturiko 3 liburu dira, gai ezberdinei buruzko egilearen pentsamenduak, erreflexioak, pasarteak... jaso eta gai andana biltzen dituztenak:  Hizkuntza (euskara), literatura, (geo)politika, nazioa, Euskal Herria, Kuba/Habana, historia, kolonialismoa, oroimena... Aitzakia ederra egilearekin solasaldi bat partekatzeko.", azaldu dute udal liburutegitik.

Liburuok jada nahi duenarentzat Sutegi liburutegian eskuragarri daude. Solasaldia, maiatzaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan Sutegiko auditorioan. Izen ematea, usurbilkultura.eus plataforman.