39. Sagardo Eguna

Baserriko nahiz sagardotegietako edariak dastatzeko aukera igandean

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 20a, 10:00

Sagardo egarriz denak egarria gogotik asetu ahalko du igandean bueltan datorren 39. Sagardo Egunarekin. Baserrietako, herriko nahiz beste hainbat txokoetako sagardotegietako edariez gozatu ahal izango dugu.

Igande goizeko 11:30etan irekiera ekitaldiren ondotik hasiko da "erromesaldia" frontoian, Dema eta Askatasuna plazetan kokatuko diren postuetan barrena. Sagardo anitz dastatzeko aukera izango duzue bazkal ordura arte. Aurreikuspenen arabera, usurbildarren festa kuttunena uda giro betean biziko dugula kontuan izanda, agian postuetako eskaintza agortu arte esan behar.

Modu batean edo bestean, Usurbilgo baserrietako sagardoak dastatu ahalko dira, baita Aginaga, Usurbil eta Zubietako sagardotegietakoak. Gipuzkoako hainbat txokoetakoak ere bisitan izango ditugu. Eta eskaintza zabal honetan, baita Asturiasko bat ere. Segidan dituzue zerrendatuak.

Dastatu ahalko ditugun sagardoak
Baserriak: 
Agerre Azpi
Aizperro
Anburu
Gorosti
3 Arima
Leitzarran
Dranbaenea
Ibindox
RBLD Sagardoak

Sagardotegiak: 
Aginaga
Aialde Berri
Akarregi (Hernani)
Alberro (Hernani)
Alorrenea (Astigarraga)
Añota (Azpeitia)
Araeta
Arratzain
Astiazaran
Bereziartua (Astigarraga)
Eguzkitza (Tolosa)
Elutxeta (Urnieta)
Etxeberria (Astigarraga)
Eula (Urnieta)
Goiko Lastola (Hernani)
Gurutzeta (Astigarraga)
Irigoien (Astigarraga)
Izeta (Aia)
Larrarte (Astigarraga)
Larre-Gain (Ereñotzu)
Mizpiradi (Andoain)
Oialume Zar (Astigarraga)
Ordo-Zelai (Oiartzun)
Otegi (Lasarte-Oria)
Otsua-Enea (Hernani)
Saizar Euskal
Saizar
Satxota (Aia)
Trabanco (Gijón-Asturias)
Urdaira.