39. Sagardo Eguna

"Presoak Txotx!" karpagunea, talogileek eta musikariek girotua

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 20a, 09:47

39. Sagardo Egunarekin itzulerarekin, Usurbilgo Ernaik Mikel Laboa plazako karpagunea berreskuratuko du igandean; musika eta jan-edanik ez da faltako.

Bi urteko etenaldiaren ostean bueltan datorren 39. Sagardo Egunaren jaiak ohiko jai eremua berreskuratuko du maiatzaren 22an. Frontoi atzeraino hedatuko da; Usurbilgo Ernaik Mikel Laboa plazan kokatuko baitu garai batean bezala, "Presoak Txotx!" karpagunea. Igande goizeko 11:00etan zabalduko dute, jada ostiral goiz honetan eraikitzen hasiak ziren gunea.

Goiz eta eguerdi partean, presoen eskubideen aldeko talogileak lanean jardungo dira jaki goxoak prestatzen. Ez da beraz jan-edanik faltako, ezta musikarik ere. 13:00ean euskal presoen aldeko topa egingo dute. Arratsalderako Rukula herriko musika taldearen kontzertua eta segidan dantza giroa Dj Jotatxorekin.

"Presoak Txotx!"
Maiatzak 22, igandea
11:00 Txosna irekiera.
Goizean zehar, presoen aldeko talogileak. 
13:00 Euskal presoen aldeko topa.
17:00 Rukula. 
19:00 Dj Jotatxo. 

Antolatzailea:
Ernai Usurbil.