39. Sagardo Eguna

Jai egun kuttunenaren egarriz herria

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 20a, 10:06

Uda giro betean eta herriak ospakizun girorako inoiz baino irrika handiagoa duela itzuliko da igandean 39. Sagardo Eguna.

Bi egun baino ez, eta irrika nabari da herrian. Osasun krisialdi luze batek behartuta bi urteko etenaldiaren ostean Sagardo Egunaren itzulerarako gogo biziz dira usurbildarrak, eta bisitan etorriko direnak. Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak taldeko kideek hilabeteetako prestakizun lanak borobiduta, sagardoaren bueltako jaialdiari harrerarik bero eta  jendetsuena emateko prest jada.

Uda giroa
Sagardo egarria asetzen kosta daiteke igandean, aurreikuspenak betetzen badira behintzat. Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, giro eguzkitsua izango dugu etzi, hego haizea eta 30 gradu inguruko tenperatura.

39. Sagardo Eguna
Maiatzak 22, igandea
07:45
Sagardo Egunean lagundu nahi duten guztiak baserritarrez jantzita Usurbilgo frontoira agertzeko deia.
11:00 Botatzaileen argazkia.
11:30 Irekiera. Baserriko zein sagardotegi ezberdinetako sagardoa dastatzeko aukera. Honetaz gain, pintxo aukera zabala.
14:30 Sagardo dastaketaren itxiera.
15:00 Botatzaileen bazkaria.
18:00-21:00 "Matraka" Elektrotxaranga kaleetan zehar.

Antolatzailea: Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak.