Sardiniako inprobisatzaileak Usurbilen

Erredakzioa 2022ko mai. 20a, 08:00

Sardiniako inprobisatzaileen bisita jaso du Usurbilek. Sardiniatik zuzen-zuzenean etorritako errezitatzaile eta cantadoreen saioaz gozatzeko aukera izan dute dozenaka lagunek Sutegin. Alaia Martin eta Julio Soto bertsolariek ere parte hartu dute ikuskizun berezian.

Euskal Herriko bertsolaritzaren itxurako inprobisazio ariketak egiten dituzte Sardinian ere. Bat-batekoan sortutako eta aurrez idatzitako bertsoak plazaratu dituzte sardiniar eta euskal herritarrek. Raimondo Piras Sardiniako poeta handiaren inguruan sortutako ikuskizun elebiduna eskaini dute hitza, musika eta irudia bat eginda. Bi herri eta bi kulturen arteko fusio berezia izan da Sutegin eskaini dutena. Azpeitian izango da hurrengo saioa gaur bertan.