39. Sagardo Eguna

25 urte bete dituen NOAUA! K.E.-k ekin dio itzulerari

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 22a, 13:21

Plazara itzuli da, uda giro betean, 39. Sagardo Eguna. 11:30etan hasi dute jaialdia; aurtengoan, NOAUA! K.E.-ren eskutik.

Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak taldeko kideek urtero herritar taldeak edota herriko eragileak gonbidatzen ditu usurbildarron festarik kuttunenari hasiera ematera. 25 urte bete dituen NOAUA! K.E.-k izan du plazara itzuli den jaialdi honi ekiteko ohorea. Ondoko irudian Idoia Torregarai kultur elkarteko lehendakaria, Alaitz Aizpurua Labaka lankidea eta kultur elkarteko bazkide gazteena, June Landaluze. Bazkideei, belaunaldi berriei keinu egin die kultur elkarteak oholtza gainetik.