39. Sagardo Eguna

Usurbildar talogileen artisau lan ederra, Ernairen karpagunean

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 22a, 12:49

Musutruk auzolan betean aritzen diren herriko taldeetako baten itzulera baita gaurko 39. Sagardo Egunean. Presoen eskubideen aldeko Usurbilgo talogileena.

Sagardo Egun honi usain ezin gozoagoa zerion gaurkoan. Itzuleren eguna aurten, baita besteak beste, presoen eskubideen aldeko talogileena. Eskuz, mimo ezin handiagoz jaki goxook sukaldatzen aritu dira herritarrak, Ernai Usurbilek goizeko 11:00etan ireki duen karpagunean.  Karpa sarreran, Usurbilgo oroimen historikoa berreskuratzeko lanean diharduen "Usurbil 1936" elkarteak postua kokatu du.

Luxuzko mariskada bat zozketatu ere bai, 1041 izan da zenbaki saritua. 15 eguneko epea izango du saridunak saria jasotzeko.

Arratsalde partean Rukula Usurbigo musika taldearen kontzertua 17:00etan hasita eta segidan DJ Jotatxo. Jai giroa ziurtatua beraz datozen orduotan, Ernai Usurbilen Mikel Laboa plazako karpagunean.