Xarnegu ikastolakoen bisita jaso dute Udarregi Ikastolan

Erredakzioa 2022ko mai. 22a, 09:37

Bardozeko Xarnegu ikastola aurten ireki berri dute, eta Udarregi Ikastolan jaso dute haien bisita. Oraindik oso ikasle gutxirekin hasi badira ere, 7 ikasle dituzte egun, datorren urtean hamaika izango dira. Nafartarrak taldeak gonbidatuta, Udarregi Ikastola barrutik ezagutzeko aukera izan dute. 

Goizeko hamaiketan elkartu dira Bardozeko ikastolako haur, guraso eta irakasleak Nerea Eraunzetamurgilekin, Udarregi Ikastolako zuzendariarekin. Agerialdeko eraikineko instalazioak eta lan egiteko modua azaldu dizkie bertaratutakoei. Harrituta hartu dute haiek, ikastola askoz ere handiagoa izateaz gain, instalazio ederrak ikusi dituztelako. Proiektu pedagogikoaz ere aritu dira hizketan. 

Ondoren, giro ederrean kalera jaitsi dira musikarekin gozatu eta herria eta herritarrak hobeto ezagutzeko.