"Sarri" Usurbilen. Joseba Sarrionandia asteazken honetan, maiatzaren 25ean Sutegira dator, Sutegi udal liburutegiaren eskutik. Beste hainbat sortzailerekin egin ohi duten moduan, plazaraturiko lanen bueltan gonbidatzen dituzte kultur-etxeko auditorioan antolatu ohi dituzten solasaldietara. Sarrionandiaren kasuan, bere "Habanako gaukariak" liburuak izango dituzte mintzagai. "Habanako gaukariak, pieza soltez osaturiko 3 liburu dira, gai ezberdinei buruzko egilearen pentsamenduak, erreflexioak, pasarteak... jaso eta gai andana biltzen dituztenak: Hizkuntza (euskara), literatura, (geo)politika, nazioa, Euskal Herria, Kuba/Habana, historia, kolonialismoa, oroimena... Aitzakia ederra egilearekin solasaldi bat partekatzeko.", azaldu dute udal liburutegitik.
Liburuok jada nahi duenarentzat Sutegi liburutegian eskuragarri daude. Solasaldia, maiatzaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan Sutegiko auditorioan. Izen ematea, usurbilkultura.eus plataforman.