2022-23 ikasturtea

Zumarte Musika Eskolan matrikulatzeko aukera egunotan

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 24a, 09:11

Ostiralera arte, maiatzaren 27ra arte online nahiz aurrez aurre bideratu daiteke hurrengo ikasturterako matrikulazioa Zumarte Musika Eskolan. Modalitate batean zein bestean, izen emateko inprimakia zumarte.eus atarian eskuratu beharko da.

Irailetik aurrera, musika instrumenturen batean trebatu edota alor honetako ikastaroren bat egin nahi duenak, egunotan du Zumarte Musika Eskolan matrikulatzeko aukera, maiatzaren 23tik 27ra. Bertatik izen-emate kanpaina honi buruzko xehetasunak helarazi dituzte.

Matrikulazioa online edo aurrez aurre
-Epea: maiatzak 23-27.
-Eskaintza: Musika txokoa, musika mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, biolina, perkusioa, klarinetea, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, kantu modernoa, abesbatza eta talde instrumentalak.
-Ordutegi presentziala: 10:00-12:30/17:30-19:00 (asteartea eta osteguna).
-Matrikulazioa: online zumarte.eus atarian edo inprimakia eskuz bete eta Zumarten aurkeztu.
-Ordainketa: plaza kopuruen zozketa egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ostean, izena emandakoak adierazitako kontu zenbakian %10a ekaina bukaeran kobratuko da, %40 iraileko lehen astean eta %50 abendua hasieran.
-Hobariak: familia ugarietan edo familia unitate bereko 3 senide edo gehiago matrikulatuta egonez gero, %40ko deskontua aplikatuko dute  matrikulatutako ikasle gazteenaren kasuan. 
-Oharra: tronboia, saxofoia, tronpeta, flauta, klarinetea edo biolina ikasten hasten direnek, nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira, Zumartek urtebetez utzi ahalko ditu instrumentuok.
-Informazio gehiago:
943 371 594
zumarte.eus
-Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.