1. Txalaparta Festa

Txalapartaren jaialdiko bazkarirako txartelak erosteko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 24a, 07:18

Txalapartaren kultura plazaratu eta duela 20 urte zendu zen Jexux Artze oroitzeko 1. Txalaparta Festa antolatu du omenduaren izen bera daraman elkarteak, asteburu honi begira; tartean, jaialdi honen egun nagusirako bazkaria Artzabalen. Txartelak erosteko azken eguna duzue gaurkoa, maiatzaren 24a.

1. TXALAPARTA FESTA
Maiatzak 26, osteguna
19:00 "Txalaparta eta txalapartariak" hitzaldia Sutegin.
Hizlaria: Juan Mari Beltran Argiñena. Euskal Musikaren Txokoa.
Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.
Babeslea: Usurbilgo Udala.

Maiatzak 27, ostirala
Zehaztasunak: txalaparta tailer didaktikoa, Udarregi Ikastolako ikasleekin.
Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.
Babeslea: Usurbilgo Udala.

Maiatzak 28, larunbata
11:45-14:00 Herri erromeria, Mikel Laboa plazan:
-Adar deia.
-Txalaparta ikasleen emanaldiak.
-Txalaparta irekia (txalaparta eta adarra jotzen ikasteko ikastaro azkarrak eta adar ugari jotzeko aukera).

14:30 Bazkaria Artzabalen. Txartelak 18 euroan salgai Artzabalen eta Lizardin, maiatzaren 24ra arte.

18:00 Jexux Artzeri omenaldia Dema plazan (20. urteurrena).

18:45 Kontzertuak: Kimu Txalaparta eta Hutsun Txalaparta Taldea.

Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.
Babeslea: Usurbilgo Udala.