Koronabirusa

374,23tik 536,93ra igo da intzidentzia azken astean

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 24a, 12:04

16 covid19 kasu berri hauteman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azken astean Usurbilen. 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak gorantz egin du nabarmen, 374,23tik 536,93ra.

Duela ia bi hilabeteko intzidentzia datuetara itzuli da Usurbil. Apirilaren 3an 507,29ko intzidentzia zuen koronabirusak udalerri honetan, 374,23ra murriztu zen astebete beranduago eta gerora, azken hilabetean 300etik beherakoa izan da. Maiatzaren 15ean ordea 374,23ra igoa zen, eta astebete beranduago, hilaren 22an 536,93raino, azken astean eskualdean izan den gorakadarik handiena.

16 kasu berri hauteman zituen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak iragan aste osoan, denak hiru eguneko tartean; 9 maiatzaren 17an, 4 biharamunean eta beste 3 hilaren 19an. Maiatza hasieratik hilaren 22ra arte 39 izan dira orain arte zenbaturiko kasu berriak, 39 detektatu zituzten apirila osoan. Martxoan gutxienez 84 kasu zenbatu zituen Osasun Sailak. Askoz gehiago urte hasieran; 113 izan ziren otsailean, 681 urtarrilean.

Kasu berriak

Martxoak 1: 0.
Martxoak 2: 6.
Martxoak 3: 1.
Martxoak 4: 3.
Martxoak 5: 2.
Martxoak 6: 2.
Martxoak 7: 0.
Martxoak 8: 2.
Martxoak 9: 4.
Martxoak 10: 4.
Martxoak 11: 3.
Martxoak 12: 0.
Martxoak 13: 4.
Martxoak 14: 0.
Martxoak 15: 6.
Martxoak 16: 1.
Martxoak 17: 5.
Martxoak 18: 10.
Martxoak 19: 1.
Martxoak 20: 0.
Martxoak 21: 4.
Martxoak 22: 6.
Martxoak 23: 1.
Martxoak 24: 1.
Martxoak 25: 3.
Martxoak 26: 2.
Martxoak 27: 0.
Martxoak 28: 3.
Martxoak 29: 3.
Martxoak 30: 4.
Martxoak 31: 3.
Apirilak 1: 1.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 1.
Apirilak 4: 2.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 1.
Apirilak 7: 2.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 1.
Apirilak 10: 0.
Apirilak 11: 6.
Apirilak 12: 1.
Apirilak 13: 2.
Apirilak 14: 1.
Apirilak 15: 1.
Apirilak 16: 0.
Apirilak 17: 0.
Apirilak 18: 1.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 1.
Apirilak 21: 0.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 0.
Apirilak 24: 0.
Apirilak 25: 4.
Apirilak 26: 4.
Apirilak 27: 2.
Apirilak 28: 0.
Apirilak 29: 1.
Apirilak 30: 0.
Maiatzak 1: 0.
Maiatzak 2: 1.
Maiatzak 3: 1.
Maiatzak 4: 0.
Maiatzak 5: 0.
Maiatzak 6: 4.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 0.
Maiatzak 9: 4.
Maiatzak 10: 6.
Maiatzak 11: 0.
Maiatzak 12: 4.
Maiatzak 13: 2.
Maiatzak 14: 0.
Maiatzak 15: 1.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 9.
Maiatzak 18: 4.
Maiatzak 19: 3.
Maiatzak 20: 0.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.

Intzidentzia beherantz Buruntzaldean
Intzidentziak gorantz egin du berriz Lasarte-Usurbil osasun eremuan; 526,49tik 549,06ra azken astebetean. Eremu gorrian da. Azken astean, 70 berri antzeman dituzte zonalde honetan (76 aurrekoan). Buruntzaldean ordea gorabeheratsuagoa izan da azken astea. Aurrekoan eskualde osoan gorantz egin zuen intzidentziak. Oraingoan ez; 1035,92tik 780,30era murriztu da intzidentzia Andoainen; 382,65etik 340,14ra Astigarragan; 374,00tik 422,58ra igo da Hernanin; 590,86tik 575,31ra murriztu da Lasarte-Orian; 534,67tik 518,47ra Urnietan; eta igoera handiena Usurbilen, 374,23tik 536,93ra:
-Andoain: 780,30 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,75. Azken 7 egunetan 37 kasu). 
-Astigarraga: 340,14 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,89. Azken 7 egunetan 10 kasu). 
-Hernani: 422,58 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,13. Azken 7 egunetan 42 kasu). 
-Lasarte-Oria: 575,31 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,97. Azken 7 egunetan 54 kasu).
-Urnieta: 518,47 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,97. Azken 7 egunetan 15 kasu). 
-Usurbil: 536,93 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,43. Azken 7 egunetan 16 kasu).  

502,86ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan beherantz egin du koronabirusaren intzidentziak azken astean; 553,36tik 502,86ra. Gorakada baita kasu berrien kopuruan: azken 7 egunotan 1.588 kasu berri zenbatu dituzte (2.207 maiatzaren 9tik 15era). Gipuzkoako maparen kolorea aldatzen doa halere; eremu gorrian udalerri gehiago dituen arren (71, aurreko astean baino 3 gutxiago), 3 laranjan (aurrekoan baino hiru gehiago), 2 horian (aurrekoan baino 2 gehiago) eta 12 berdean (aurreko astean baino bi gutxiago).

Maiatzaren 22an 338 kasu eta azken aste osoan 5.985 kasu (6.914 maiatzaren 9tik 15era) detektatu dituzte EAE-n. Haietatik 3.640, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %15,6koa da (%18koa maiatzaren 15ean).  607,56tik 588,14ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 10etik 11ra gehitu da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Berriz ere gorantz ospitaleratu kopurua; 336tik 381era. Azken astean 31 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurreko astean baino 2 gehiago. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 6.827 (+56) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.93koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19