Hirigintza proiektuak, jubilatu elkarteak edota eukaliptoa hizpide, datorren udalbatzarrean

Hamahiru puntuko gai-zerrenda jorratuko du, Usurbilgo Udalak ostegunerako, maiatzaren 26rako finkatua duen osoko bilkuran.

Besteak beste, bizilekuen proiektu ezberdinak garatuko diren lur-eremuei lotutako hirigintza arloko gaiak hartuko dituzte ahotan udal ordezkariek. Aginagako Elutx eta Olarriondo eremuko jabeekin adosturiko hirigintza hitzarmenak bozkatuko dituzte maiatzaren 26rako deitua dagoen udalbatzarrean. Kalezarko adinekoen auzune berriaren hirigintza eraikigarritasuna handitzeko aldaketa ere bai.

Aginagako Arrate, Usurbilgo Gure Pakea eta Santueneako Gure Elkartea jubilatuen bilguneen eta Usurbilgo Udalaren arteko hitzarmenak ere ahotan hartuko dituzte. Hurrengo urterako Usurbilgo jaieguna ere izendatuko dute. 2020-22 urte arteko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren baitan,  "Gazteria eta Hezkuntza sailetako 2022ko eranskinen aldaketa" ere iragarri dute.

Edota Usurbilgo lurraldean eukaliptoa landatzea debekatzea galdegingo duen mozioa ere aurkeztuko dute etziko osoko bilkuran.

OHIKO UDALBATZARRA

Eguna: maiatzak 26, osteguna.
Ordua:
18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai-zerrenda:
1-2022ko martxoaren 31ko bilkurako aktaren onespena.
2-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2022ko apirilaren 25etik maiatzaren 20ra (2022/439-2022/555).
3-Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (2020-2022): Gazteria eta Hezkuntza sailetako 2022ko eranskinen aldaketa.
4-2023. urterako herriko jaieguna izendatzea.
5-HAASetako A-90 (Elutx) eremuko HEU 90.5 exekuzio unitatearen garapena bideratzeko Orbegozo Salsamendi anai-arreben eta Usurbilgo Udalaren artean izenpetu beharreko Hirigintza Hitzarmena hasierako izaeraz onartzea.
6-HAASetako S-5 (Olarriondo) Sektorea antolatu eta kudeatzeko sektoreko jabeen eta Usurbilgo Udalaren artean izenpetu beharreko Hirigintza Hitzarmena behin betiko izaeraz onartzea.
7-HAASetako A-96 (Portalmusu) eta A-97 (Komentua) eremuen hirigintza eraikigarritasuna handitzeko Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntuala (04 Aldaketa). Behin betiko onarpena.
8-Usurbilgo Udala eta Asociación de Jubilados y Pensionistas "Arrate"-ren arteko hitzarmena.
9-Usurbilgo Udala eta Asociación de Jubilados y Pensionistas "Gure Elkartea"-ren arteko hitzarmena.
10-Usurbilgo Udala eta "Gure Pakea" Erretiratu eta Pentsiodunen Elkartearen arteko hitzarmena.
11-Artzabal jubilatu egoitzako tabernaren kudeaketa zerbitzua emateko kontratuaren 2. luzapena.
12-Mozioa: Usurbilgo udalerriko esparruan eukaliptoa landatzea debekatzea.
13-Galdera eta eskaerak.