Aurrekoa sagardoari eskainitako asteburua izan bagenuen, datorrena txalaparta goratzeko baliatuko da. Jexux Artze Kultur Elkartekoen eskutik, 1. Txalaparta festa, ostegun honetatik bertatik, maiatzaren 26tik hasita. Ospakizun egun nagusia larunbatekoa izango den arren, girotzeko hitzaldia deitu du aipatu kultur elkarteak gaurko.
1. TXALAPARTA FESTA
Maiatzak 26, osteguna
19:00 "Txalaparta eta txalapartariak" hitzaldia Sutegin.
Hizlaria: Juan Mari Beltran Argiñena. Euskal Musikaren Txokoa.
Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.
Babeslea: Usurbilgo Udala.
Maiatzak 27, ostirala
Zehaztasunak: txalaparta tailer didaktikoa, Udarregi Ikastolako ikasleekin.
Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.
Babeslea: Usurbilgo Udala.
Maiatzak 28, larunbata
11:45-14:00 Herri erromeria, Mikel Laboa plazan:
-Adar deia.
-Txalaparta ikasleen emanaldiak.
-Txalaparta irekia (txalaparta eta adarra jotzen ikasteko ikastaro azkarrak eta adar ugari jotzeko aukera).
14:30 Bazkaria Artzabalen. Txartelak 18 euroan salgai Artzabalen eta Lizardin, maiatzaren 24ra arte.
18:00 Jexux Artzeri omenaldia Dema plazan (20. urteurrena).
18:45 Kontzertuak: Kimu Txalaparta eta Hutsun Txalaparta Taldea.
Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.
Babeslea: Usurbilgo Udala.