Sarek deituta, euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioa ostiral honetan, maiatzaren 27an, 20:00etan Mikel Laboa plazan. Hilabete hasieran Oriora egindako mendi martxaren ostean dator gaurko elkarretaratzea.
"Etxerako bidean Saretzen" aldarripean mobilizazio eguna izan zuten Orion, hainbat herrietatik abiatutako martxen topagunea izan zen.
Helmuga, Donostian
Antzeko ekimenak bideratuko dira Sareren eskutik asteotan Hego Euskal Herri osoan, "Etxerako bidea gertu!" aldarripean. Parte hartzeko gonbita luzatzen dute. "Egin ditzagun guztion artean 3.127.326 kilometro elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean! Eta batu gaitezen datorren urriaren 8an Donostian azken kilometroak elkarrekin egin ditzagun".
Hain zuzen azken urteotan Sarek euskal presoen auziari konponbidea galdegiteko "Izan Bidea" dinamika sustatu du. Horren baitan "ezarritako erronkak kilometroak batzea helburu izango duten mobilizazio" hau urriaren 8an Donostian emango zaie amaiera. Urriko bigarren larunbat horretan, manifestazio "koloretsua" iragarri du Sarek eta arratsalde parterako musika jaialdia Illunben, besteak beste, Su Ta Gar, Doctor Deseo, Belako, Zea Mays, Esne Beltza... taldeekin. Haurrentzako gunea ere izango da, jan-edana...