1. Txalaparta Festa

Jexux Artze omendu eta txalaparta plazara aterako duen jaialdia larunbatean

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 27a, 11:37

Jexux Artze Kultur Elkartearen eskutik, estreinakoz, 1. Txalaparta Festa eguna maiatzaren 28an. Girotzen hasteko Juan Mari Beltranek hitzaldia eskaini du.

I. Txapalarta Festa ospatuko da bihar herrian, eta gaian pixka bat sartzeko, Juan Mari Beltranek hitzaldia eskaini du ostegun honetan Sutegin. Txalapartaren egoera eta garrantzia azpimarratu ditu 60ko hamarkadatik 2002 urtera arte. Jexux eta Joxean Artze ere aipatu ditu nolaez, eta euskal kulturan txalapartagintzak izandako garrantzia.

Omenaldia
Txalapartari eskainitako eguna bizitzeko prest da Usurbil, sagardoari eskainitako iragan asteburuaren ostean. Jexux Artze Kultur Elkartekoen eskutik, estreinakoz ospatuko da 1. Txalaparta Festa maiatzaren 28an. Txalapartaren kultura plazaratu nahi dute aipatu herri eragileak, eta ildo horretan, usurbildarrak txalapartari gisa jardun ahalko duten herri erromeria parte hartzailea iragarri dute eguerdi parterako. Gogoan izan baita, iragan udazkenetik Txalaparta Eskola bat zabalik dutela. Ikasten ari direnen saioez gozatzeko aukera izango dugu. Txalapartarekin batera baita adarra jotzekoa ere.

Artzabalen iragarri duten bazkariaren ostean, antolakuntza taldea biltzen duen kultur elkartearen izenari gorazarre egiten dion txalapartaria omenduko dute; Jexux Artze. Maiatza hasieran 20 urte bete ziren hil zenetik. Herri omenaldi honen ostean, txalapartaz blaitutako bi emanaldi herriko plazan.

1. TXALAPARTA FESTA
Maiatzak 28, larunbata
11:45-14:00 Herri erromeria, Mikel Laboa plazan:
-Adar deia.
-Txalaparta ikasleen emanaldiak.
-Txalaparta irekia (txalaparta eta adarra jotzen ikasteko ikastaro azkarrak eta adar ugari jotzeko aukera).

14:30 Bazkaria Artzabalen. Txartelak 18 euroan salgai Artzabalen eta Lizardin, maiatzaren 24ra arte.

18:00 Jexux Artzeri omenaldia Dema plazan (20. urteurrena).

18:45 Kontzertuak: Kimu Txalaparta eta Hutsun Txalaparta Taldea.

Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.
Babeslea: Usurbilgo Udala.