Alkartasunaren 500.000 tiketa

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 27a, 09:36

500.000 tiket fakturatzera heldu da Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.

Milioi erdi kopuru borobil horretara heldu zen tiketaren jabea saritu nahi izan dute. Alkartasunatik helarazitako ondoko argazkian duzue; Maixabel Balerdi. “Zenbaki borobil hau egokitzen zitzaion bezeroak saria behar zuela pentsatu genuen eta bertako produktuekin saski bat prestatu genuen”, azaldu diote NOAUA!ri.

Sagarrondotik Sagardora
Ikastaro ziklo honen hurrengo saioa, ekainaren 10ean, 15:00-18:00 artean, Otalarrean. "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", hizpide izango dituen saioa eskainiko du Aitor Etxeandiak. Otalarrea Villabonan kokatua dago. "Esperimentazio finka" gisa aurkeztua du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bertan hiru helburuon bueltan lan egiten dute: bertako sagar barietateak gordetzeko; mintegi jabeei eta baserritarrei ugalketarako landare material osasuntsua eskaintzeko; eta azkenik, bertako sagardotarako sagarrondoen barietatearekin esperimentatzeko.