Koronabirusa

536,93tik 455,58ra murriztu da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 30a, 12:49

100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak behera egin du, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak 12 kasu berri hauteman dituen azken astean.

12 covid19 kasu berri zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azken astean Usurbilen. Aurreko astean baino 4 gutxiago. Hamabitik bost maiatzaren 24an, beste hiru hilaren 26an. Hilabete hasieratik, gutxienez 51 kasu hauteman ditu Osasun Sailak udalerri honetan. Apirila osoan baino gehiago, orduko hartan 39 izan ziren. Baina 2022ko lehen hiruhilekoan baino nabarmen gutxiago. 84 kasu identifikatu zituzten martxoan, 113 izan ziren otsailean, 681 urtarrilean.

Kasuen kopuruarekin batera, koronabirusaren intzidentziak ere beherantz egin du azken zazpi egunotan; 536,93tik 455,58ra. Usurbilen joera bera nagusi baita Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere. Koronabirusaren intzidentzia murrizten doa.


Kasu berriak
Martxoak 1: 0.
Martxoak 2: 6.
Martxoak 3: 1.
Martxoak 4: 3.
Martxoak 5: 2.
Martxoak 6: 2.
Martxoak 7: 0.
Martxoak 8: 2.
Martxoak 9: 4.
Martxoak 10: 4.
Martxoak 11: 3.
Martxoak 12: 0.
Martxoak 13: 4.
Martxoak 14: 0.
Martxoak 15: 6.
Martxoak 16: 1.
Martxoak 17: 5.
Martxoak 18: 10.
Martxoak 19: 1.
Martxoak 20: 0.
Martxoak 21: 4.
Martxoak 22: 6.
Martxoak 23: 1.
Martxoak 24: 1.
Martxoak 25: 3.
Martxoak 26: 2.
Martxoak 27: 0.
Martxoak 28: 3.
Martxoak 29: 3.
Martxoak 30: 4.
Martxoak 31: 3.
Apirilak 1: 1.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 1.
Apirilak 4: 2.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 1.
Apirilak 7: 2.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 1.
Apirilak 10: 0.
Apirilak 11: 6.
Apirilak 12: 1.
Apirilak 13: 2.
Apirilak 14: 1.
Apirilak 15: 1.
Apirilak 16: 0.
Apirilak 17: 0.
Apirilak 18: 1.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 1.
Apirilak 21: 0.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 0.
Apirilak 24: 0.
Apirilak 25: 4.
Apirilak 26: 4.
Apirilak 27: 2.
Apirilak 28: 0.
Apirilak 29: 1.
Apirilak 30: 0.
Maiatzak 1: 0.
Maiatzak 2: 1.
Maiatzak 3: 1.
Maiatzak 4: 0.
Maiatzak 5: 0.
Maiatzak 6: 4.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 0.
Maiatzak 9: 4.
Maiatzak 10: 6.
Maiatzak 11: 0.
Maiatzak 12: 4.
Maiatzak 13: 2.
Maiatzak 14: 0.
Maiatzak 15: 1.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 9.
Maiatzak 18: 4.
Maiatzak 19: 3.
Maiatzak 20: 0.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 2.
Maiatzak 24: 5.
Maiatzak 25: 0.
Maiatzak 26: 3.
Maiatzak 27: 0.
Maiatzak 28: 1.
Maiatzak 29: 1.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.
Maiatzak 29: 455,58.

Intzidentzia beherantz Buruntzaldean
Intzidentziak beherantz egin du Lasarte-Usurbil osasun eremuan; 549,06tik 417,43ra azken astebetean. Eremu gorrian da. Azken astean, 41 berri antzeman dituzte zonalde honetan (70 aurrekoan). Buruntzaldean ere beherantz intzidentzia. Nabarmen murriztu da intzidentzia Andoainen, 780,30etik 477,60ra eta Urnietan, 518,47tik 340,25era. Aldaketarik ez Astigarragan, 340,14ko intzidentzia izaten segitzen dute. Hernanin ere beherantz, 422,58tik 301,15era; baita Lasarte-Orian ere, 575,31tik 425era. Usurbilen ere 536,93tik 455,58ra murriztu da:
-Andoain: 477,60 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,61. Azken 7 egunetan 34 kasu). 
-Astigarraga: 340,14 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 14 kasu). 
-Hernani: 301,15 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,71. Azken 7 egunetan 20 kasu). 
-Lasarte-Oria: 425,00 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,74. Azken 7 egunetan 28 kasu).
-Urnieta: 340,25 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,66. Azken 7 egunetan 6 kasu). 
-Usurbil: 455,58 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,85. Azken 7 egunetan 12 kasu).  

393,66ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan ere nabarmen beherantz egin du koronabirusaren intzidentziak azken astean; 502,86tik 393,66ra. Beherakada baita kasu berrien kopuruan: azken 7 egunotan 1.242  kasu berri zenbatu dituzte (1.588 maiatzaren 16tik 22ra). Gipuzkoako maparen kolorea aldatzen doa halere; eremu gorrian udalerri gehiago dituen arren (67, aurreko astean baino 4 gutxiago), 3 laranjan (aurrekoan ere 3), bakarra horian (aurrekoan baino 1 gutxiago) eta 17 berdean (aurreko astean baino bost gehiago).

Maiatzaren 29an 245 kasu eta azken aste osoan 4.603 kasu (5.985 maiatzaren 16tik 22ra) detektatu dituzte EAE-n. Haietatik 3.485, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %12,7koa da (%15,6koa maiatzaren 22an).  588,14tik 482,77ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 11tik 13ra gehitu da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Beherantz ospitaleratu kopurua; 381etik 340ra. Azken astean 34 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurreko astean baino 3 gehiago. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 6.887 (+60) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.89koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19