Ordutegia: 17:30-19:30.
Tokia: Potxoenea.
Bideratzailea: Egoitz A. Albeniz, Hiruki Larroxa kooperatibako kidea.
Zehaztasunak: “Zerk egiten du LGBTIQ+pertsonok herriak uzteko hautua hartzea? Zergatik “ihes” egiten dugu hirietara? Zergatik da hain garrantzitsua geure komunitateak herrian bertan sortzea?” hizpideon bueltako hitzordua izango da. Saio honetan, gaiok landuko dituztela iragarri dute: zis-heteroaraua eta hortik at dauden errealitateak; zer egin herriak LGBT+ pertsonentzat bizigarriago izateko?; nola hezi gure txikiak aniztasun sexualean?. Beharrezkoa ikusten dute hausnarketok herrietara zabaltzea. “Sexu askapenaren diskurtsoak bertako komunitateak busti behar ditu, bailaraz bailara eta herriz herri, sexu askapenean oinarritzen den aniztasun hori landuz”.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.