Kamerak eta fokuak, eliza inguruan egunotan

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 1a, 13:44

Iragan asteetan Txokoalden, eta orain Kaxkoan. Telesail bat grabatzen ari dira Usurbilen.

Ezohiko mugimendua sumatzen ariko dira azken orduotan Salbatore Eliza ingurura hurbiltzen denak, Dema plaza ingurura. Ikus-entzunezkoen "platoan" bilakatu zaigu berriz Usurbil. Udalak azken orduotan berri eman moduan, "telesail bat grabatuko dute elizan". Filmaketak barruan egingo dituzte asteazken honetan hasi eta ostiralera bitartean, ekainaren 1etik 3ra beraz. Kanpoan ordea, lanok bideratzeko hainbat baliabide ikusi ahalko dira; muntaketarako tresneria eta garraiorako kamioiak. "Dena den, oinezkoentzako pasabidea bermatuko dute".

Egunotan Salbatore Elizan egitekoak dituzten grabazioen aurretik, azken hamabostaldian Txokoalden aritu dira filmaketa lanetan.