Abisu horian ekaitzagatik arratsaldean zehar

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 4a, 13:26

"Prezipitazio handiagatik", abisu horian egongo gara arratsaldeko 21:00ak arte.

Ostiral arratsaldeko ekaitz giroa bueltan izan dezakegu datozen orduotan. "Prezipitazio handiagatik" abisu horian egongo gara larunbat arratsalde honetan zehar, ekainaren 4an. Hala iragarri du Euskalmet meteorologia agentziak. Arratsaldeko 15:00etan hasita 21:00ak arte, "ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada trumoitsuak botako ditu; zenbait lekutan handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake. Ekaitz-guneetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke", Euskalmet-ek ohartarazi duenez.

Giro honetan, Usurbilen, "arratsalde-gau partean zaparrada trumoitsu batzuk bota ditzake eta txingorra egin dezake. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da". Bihar ere eguzki askorik ez. "Zerua hodeitsu egongo da. Arratsalde-gau partean zaparrada trumoitsu batzuk bota ditzake eta txingorra egin dezake. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da". Aldaketa astelehenerako. "Zerua oso hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin. Goizean zirimiria egin dezake. Egunaren bigarren partean zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Egunaren bigarren partean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez".

Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus