Kultur Azoka

Txalapartariek eta bertsolariek giroturiko hasiera

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 5a, 15:59

Usurbilgo txalapartari eta bertsolariek abiarazi dute, ezin herrikoiagoa izan den Kultur Azoka. Eguerdiko 12:00etan egin dute kulturgunean bilakaturiko Dema plazara gerturatzeko dea.

Goizeko 10:00ak jota, jada plaza kulturgunean bilakatzeko auzolanean ari ziren eragileak. Dena prest izaten amaitu aurretik egin die Kultur Azokak harrera lehen bisitariei. Hamabietan eman zaio ordea hasiera, herriko kultur sorkuntza plazaratu, Usurbilgo kultur bilgunea aurkeztu eta zaletuak erakarri nahi zituen ekimenari. Ondoko irudietan ikus dezakezuen moduan, herritarren eskutik abiarazi dute: Txokoaldeko Txalaparta Txokoko eta Usurbilgo Txalaparta Eskolako kide Harkaitz Martinez eta Iurgi Fuentesen eta Uxue Fernandez eta Unai Muñoaren eskutik.

Hemen txalaparta doinuen eta bertso saioaren irudi eta ahotsak.