Herriko sorkuntzaren, kultur mugimenduaren plaza izan da gaurkoa Usurbil. Besteak beste, moda desfile oso berezi batez gozatzeko aukera izan dute Dema plazara joandakoek. Maider Alzaga eta Ione Iruretagoiena disenatzaileen jantziak soinean desfilatzen ikusi ditugu belaunaldi eta gorputz anitzetako herrikideak. Usurbildik Cibelesera zioten batzuk. Denak, sortzaileak eta modeloak gogotik txalotu dituzte, ikusmin handia sortu duen pasarela bereziaren bueltan bildutakoek.