Usurbilgo jaiak

Txupinazoa nork jaurti proposatzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 6a, 09:30

Ekainaren 29an txupinazoa nork bota erabakitzeko azken eguna du Usurbilgo herriak. Jai Batzordeak gune ezberdinetan egokituak dituen kutxetan egin daitezke ekarpenak.

Astelehen hau, ekainaren 6a azken eguna, proposatu ahalko dira udaletxeko balkoitik txupinazoa jaurtitzeko hautagaiak. Ekarpenak udaletxean, Potxoenean, Sutegin eta Oiardo Kiroldegian egokituko dituzten kutxetan utzi beharko dira. Baina adi, bi galderei erantzun beharko zaie; lehenbizi, “nork bota beharko luke aurtengo Santixabeletako txupinazoa, zure ustez?”, eta segidan erantzuna argudiatu beharko da, “zergatik?” galderari erantzun beharko zaio. Bozka paperak kutxen ondoan egokituko ditu Jai Batzordeak, “norberak moztu eta kutxan sartzeko”, berri eman dutenez. Bozkatzeko paperak ekaineko kultur agendan ere txertatuko dituzte, “norberak moztu eta kutxan sartzeko”. Jai Batzordetik ohartarazi dutenez, “proposamenak kontuan hartuak izateko beharrezkoa izango da azaltzea botoaren zergatia”.

Haurren Eguna
Uztailaren 1ean, 9:45ean hasita ospatuko diren haurrei ekimenetan izen emateko epea zabalik da, LH 1-4koentzako ginkanan nahiz LH 5-DBH2 artekoentzako “erronkan” parte hartu nahi dutenentzat. Ekainaren 18ra arte antolatzaileek zabaldu duten helbide honetan: santixabelak.umeen.eguna@gmail.com

Zikiro-jana
Jaietako hitzordu arrakastatsuenetako bat, ehunka lagun biltzen dituen otordua izan ohi da zikiro-jana. Adi, ekainaren 19an jarriko dituzte txartelak salgai, eguerdiko 12:30ean Aitzaga Elkartean (Askatasuna plazatik sartuta).