Ikastola Eguna

Ikastola Eguneko bazkaritarako txartelak erosteko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 6a, 11:00

Ekainaren 11ko Ikastola Egunean frontoian ospatuko den bazkaritarako txartelak eskuratzeko gaurkoa azken eguna dela ohartarazia dute Udarregitik. Hemen Ikastola Egunaren harira osatu duten egitarauaren berri.

Denetarik izango da egunotan, larunbateko, ekainaren 11ko Ikastola Egunaren harira. Azoka solidarioarekin ekin diote gaur Oiardo Kiroldegiko aparkalekuan. Datozen egunotan, hitzordu gehiago. 

IKASTOLA EGUNA
Ekainak 6-12
11:00-13:00/18:00-20:00 Haur Eskolakoen argazkien erakusketa Sutegiko aretoan.

Ekainak 6, astelehena
09:30-14:30 Azoka solidarioa Oiardo Kiroldegiko aparkalekuan. Euria egingo balu, frontoian.

Ekainak 7, asteartea
Bertso saioa ikasleentzat.

Ekainak 9, osteguna
11:00 Ikastolan bertan, 1936ko gerrari lotutako memoria historikoa lantzen.

Ekainak 10, ostirala
18:00 Txokolate jana Askatasuna plazan. 
19:00-21:00 Dj Gorkamendi.

Ekainak 11, larunbata
Udarregi Ikastolaren Eguna
09:00 Esnadeia txistulariekin.
09:30-12:30 LH eta DBH-koen jolasak.
12:00-12:30 HHkoen kantu eta dantza saioa Mikel Laboa plazan.
14:00 Bazkaria frontoian.
Txartelak ekainaren 6ra arte, ikastolako idazkaritzan salgai:
-Haur eta gaztetxoentzat: makarroiak tomatearekin, oilaskoa, izozkia eta ura, 10 euroren truke. 
-Helduentzat: entsalada, oilaskoa, tarta, ogia, edaria eta kafea, 16 euroren truke.
Ondoren, mus txapelketa.
17:00-19:00 Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak.

Ekainak 12, igandea
19:00 Lore-More konpainiaren “Trapu zikinak” antzezlana Sutegiko auditorioan. 
Sarrerak: usurbilkultura.eus 
Zehaztasunak: “Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden harritzarrek, beste errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak. Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak? Eta indarkeriarenak? Zeri esaten diogu “zikin”? Zertaz hitz egin daiteke? Zer hitzekin? Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbitzen diharduten emakume saldoan. Hotza eta zikinkeria izango dituzte bidelagun; azken hauek ere badute zer esan bizi garen munduaz... Ikuskizun hau garbilekuetan jo eta fuego aritu ziren arbasoei omenaldia da. Haien izerdi eta
irriei, haien arteko laguntza eta isiltasunei. Izan zirelako, gara”.

Antolatzaileak: Udarregi Ikastola. Ekainaren 12ko antzezlana Udalbiltzarekin eta Udalarekin elkarlanean.