Koronabirusa

455,58etik 325,41era murriztu da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 6a, 12:29

8 covid19 kasu berri hauteman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak iragan aste osoan Usurbilen.

Maiatzean zehar izandako gorakadari buelta ematen ari zaiola dirudi. Koronabirusaren intzidentziak beherantz egin du bigarren astez jarraian; 325,41ean zen 100.000 biztanleko 14 eguneko kasu berrien kopurua Usurbilen. 8 covid19 kasu berri hauteman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak udalerri honetan. Usurbilen bezala, Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere beherantz egin du koronabirusaren intzidentziak.


Kasu berriak
Martxoak 1: 0.
Martxoak 2: 6.
Martxoak 3: 1.
Martxoak 4: 3.
Martxoak 5: 2.
Martxoak 6: 2.
Martxoak 7: 0.
Martxoak 8: 2.
Martxoak 9: 4.
Martxoak 10: 4.
Martxoak 11: 3.
Martxoak 12: 0.
Martxoak 13: 4.
Martxoak 14: 0.
Martxoak 15: 6.
Martxoak 16: 1.
Martxoak 17: 5.
Martxoak 18: 10.
Martxoak 19: 1.
Martxoak 20: 0.
Martxoak 21: 4.
Martxoak 22: 6.
Martxoak 23: 1.
Martxoak 24: 1.
Martxoak 25: 3.
Martxoak 26: 2.
Martxoak 27: 0.
Martxoak 28: 3.
Martxoak 29: 3.
Martxoak 30: 4.
Martxoak 31: 3.
Apirilak 1: 1.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 1.
Apirilak 4: 2.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 1.
Apirilak 7: 2.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 1.
Apirilak 10: 0.
Apirilak 11: 6.
Apirilak 12: 1.
Apirilak 13: 2.
Apirilak 14: 1.
Apirilak 15: 1.
Apirilak 16: 0.
Apirilak 17: 0.
Apirilak 18: 1.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 1.
Apirilak 21: 0.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 0.
Apirilak 24: 0.
Apirilak 25: 4.
Apirilak 26: 4.
Apirilak 27: 2.
Apirilak 28: 0.
Apirilak 29: 1.
Apirilak 30: 0.
Maiatzak 1: 0.
Maiatzak 2: 1.
Maiatzak 3: 1.
Maiatzak 4: 0.
Maiatzak 5: 0.
Maiatzak 6: 4.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 0.
Maiatzak 9: 4.
Maiatzak 10: 6.
Maiatzak 11: 0.
Maiatzak 12: 4.
Maiatzak 13: 2.
Maiatzak 14: 0.
Maiatzak 15: 1.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 9.
Maiatzak 18: 4.
Maiatzak 19: 3.
Maiatzak 20: 0.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 2.
Maiatzak 24: 5.
Maiatzak 25: 0.
Maiatzak 26: 3.
Maiatzak 27: 0.
Maiatzak 28: 1.
Maiatzak 29: 1.
Maiatzak 30: 2.
Maiatzak 31: 1.
Ekainak 1: 3.
Ekainak 2: 1.
Ekainak 3: 1.
Ekainak 4: 0.
Ekainak 5: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.
Maiatzak 29: 455,58.
Ekainak 5: 325,41.

Intzidentzia beherantz Buruntzaldean
Intzidentziak beherantz egin du Lasarte-Usurbil osasun eremuan; 417,43tik 338,46ra azken astebetean. Eremu gorrian da. Azken astean, 49 berri antzeman dituzte zonalde honetan (41 aurrekoan). Buruntzaldean ere beherantz intzidentzia: Andoainen, 477,60tik 464,15era; Urnietan, 340,25etik 226,83ra; Astigarragan, 340,14tik 297,62ra. Hernanin ere beherantz, 301,15etik 194,29ra; baita Lasarte-Orian ere, 425etik 352,44ra. Usurbilen ere 455,58tik 325,41era murriztu da:
-Andoain: 464,15 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,97. Azken 7 egunetan 35 kasu). 
-Astigarraga: 297,62 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,88. Azken 7 egunetan 7 kasu). 
-Hernani: 194,29 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,65. Azken 7 egunetan 20 kasu). 
-Lasarte-Oria: 352,44 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,83. Azken 7 egunetan 40 kasu).
-Urnieta: 226,83 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,67. Azken 7 egunetan 8 kasu). 
-Usurbil: 325,41 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,71. Azken 7 egunetan 8 kasu).  

344ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan ere beherantz egin du koronabirusaren intzidentziak azken astean; 393,66tik 344ra. Beherakada txikia kasu berrien kopuruan: azken 7 egunotan 1.231  kasu berri zenbatu dituzte (1.242 maiatzaren 23tik 29ra). Gipuzkoako maparen kolorea aldatzen doa halere; eremu gorrian udalerri gehiago dituen arren (60, aurreko astean baino 7 gutxiago), 7 laranjan (aurrekoan baino 4 gehiago), 3 horian (aurrekoan baino 2 gehiago) eta 18 berdean (aurreko astean baino bat gehiago).

Ekainaren 5ean 264 kasu eta azken aste osoan 4.172 kasu (4.603 maiatzaren 23tik 29ra) detektatu dituzte EAE-n. Haietatik 2.723, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %14,2koa da (%12,7koa maiatzaren 29an).  482,77tik 400,10era murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 13tik 14ra gehitu da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Gorantz ospitaleratu kopurua; 340tik 369ra. Azken astean 15 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurreko astean baino 19 gutxiago. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 6.939 (+52) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.95ekoa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19