Ekainaren 9an

Umoreari buruzko solasaldia ostegunean, Idoia Torregarai eta Ane Labakarekin

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 7a, 08:03

Ane Labaka bertsolaria eta Idoia Torregarai umoregilea batzekoak dituen solasaldia ekainaren 9an Sutegin.

“Umorea disekzio-mahaian: feminismotik eta euskaratik” solasaldia Ane Labaka bertsolariarekin eta Idoia Torregarai umoregilearekin maiatzaren 12rako zegoen iragarria, baina ekainaren 9ra atzeratu zuten hitzordua. Ane Labakak ondutako “Algara mutilatuak” lana oinarri, umorea egiteko moduez eta haien ondorioez ariko dira, “ikuspegi feministaren optika argigarritik”, Usurbilgo Udalak datorren ostegunerako iragarri duen ekitaldian. Hitzordurako izen-emateak zabalik jarraituko du, usurbilkultura.eus plataforman.


Solasaldia: "Umorea disekzio-mahaian: feminismotik eta euskaratik"
Eguna: ekainak 9, osteguna.
Ordua: 18:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Umorea ez da kontu hutsal bat, gizartetik sortzen den eta gizartea (bir)sortzeko gaitasuna duen praktika sozial indartsu bat baizik. Nork egiten du barre, nori buruz? Nori ukatzen zaio barrea, nori mutilatzen algara? Zer gordetzen da umorearen barru, gain, azpi eta ertzetan? Ane Labakak ondutako “Algara mutilatuak” lana oinarri, umorearen inguruan arituko dira Labaka bera eta Idoia Torregarai. Umorea egiteko erak eta haien ondorioak izango dituzte jopuntu, ikuspegi feministaren optika argigarritik".

Izen ematea: usurbilkultura.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.