Guraso bilera egiteko dataz gain, kanpaldiaren muntaia eta desmuntaia egiteko egunak ere iragarri dituzte. Kanpaldia altxatzeko zein jasotzeko, laguntza premian izango dira. Ziortzakoekin bat egiteko asmoa duten boluntarioek email bat idatzi behar dute honako helbidera: ziortzage@gmail.com
Ekainaren 17an ostirala, guraso bilera
Kanpaldira joango direnen gurasoak bilera batera deitu dituzte. Ekainaren 17an ostirala, arratsaldeko 18:00etan Sutegiko auditorioan.
Ekainaren 25ean larunbata, kanpaldiaren muntaia
Muntaian parte hartzeko aukera duzuenok, email bat idatzi helbidera honetara: ziortzage@gmail.com
Abuztuaren 6an larunbata, kanpaldiaren desmuntaia
Desmuntaian parte hartzeko aukera duzuenok, email bat idatzi helbidera honetara: ziortzage@gmail.com
Argazkia: Ziortza.