Ane Labaka bertsolariak sortutako lanak Euskal Herriko emakumezko umoregileen iritziak ere bildu ditu. Idoia Torregarai izan zen lanaren berri izan zuenetako bat eta ideiak eman zizkion aurrerago garatu nahi bazuen ere. Bien artean sortutako harremanean oinarritu dute hitzaldia eta Ane Labakak eginiko lan teorikoagoari ikuspegi zabalago edo pertsonalagoa emateaz arduratu da Idoia Torregarai.