Sagardoarena, txalapartarena, kulturgileena... eta datorren asteburu hau, Udarregi Ikastolari eskainitakoa izango da. Ikastola Eguna larunbatean, aste osoan bideratzen ari diren arren hainbat ekimen. Ostiral honetan, txokolate jana eta Dj Gorkamendik giroturiko arratsalde pasa iragarri dute Askatasuna plazan. Iganderako aldiz, Lore-More konpainiaren “Trapu zikinak” antzezlana.
Ikastola Eguna bera, larunbatean ospatuko da; jolasak, kantu saioa, bazkaria edota trikitilariek giroturiko arratsalde pasa iragarri dute.
IKASTOLA EGUNA
Ekainak 6-12
11:00-13:00/18:00-20:00Haur Eskolakoen argazkien erakusketa Sutegiko aretoan.
Ekainak 10, ostirala
18:00 Txokolate jana Askatasuna plazan.
19:00-21:00 Dj Gorkamendi.
Ekainak 11, larunbata
Udarregi Ikastolaren Eguna
09:00 Esnadeia txistulariekin.
09:30-12:30 LH eta DBH-koen jolasak.
12:00-12:30 HHkoen kantu eta dantza saioa Mikel Laboa plazan.
14:00 Bazkaria frontoian.
Ondoren, mus txapelketa.
17:00-19:00 Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak.
Ekainak 12, igandea
19:00 Lore-More konpainiaren “Trapu zikinak” antzezlana Sutegiko auditorioan.
Sarrerak: usurbilkultura.eus
Zehaztasunak: “Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden harritzarrek, beste errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak. Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak? Eta indarkeriarenak? Zeri esaten diogu “zikin”? Zertaz hitz egin daiteke? Zer hitzekin? Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbitzen diharduten emakume saldoan. Hotza eta zikinkeria izango dituzte bidelagun; azken hauek ere badute zer esan bizi garen munduaz... Ikuskizun hau garbilekuetan jo eta fuego aritu ziren arbasoei omenaldia da. Haien izerdi eta
irriei, haien arteko laguntza eta isiltasunei. Izan zirelako, gara”.
Antolatzaileak: Udarregi Ikastola. Ekainaren 12ko antzezlana Udalbiltzarekin eta Udalarekin elkarlanean.