ZUMARTEGUNA

Zumarte Musika Eskola: “Ikasle guztiek parte hartzeko aukera izango dute”

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 10a, 16:52

Zumarte Musika Eskolako ikasleak Urnietako Saroben izan ziren atzo

Zumarteko piano bakarlari eta talde instrumental desberdinek kontzertua eskaini zuten aurreko astean Urnietako Saroben. XVIII. Soinurbil Musika Asteko trukaketa kontzertuaren itzulerako emanaldia izan zen hura. “Ikasleentzat garrantzitsua da beraiek egindako lana herritik kanpo ere plazaratzea”, musika eskolatik azaldu digutenez. Orain ikasturte osoan egindako lana herrian bertan plazaratzeko garaia iritsi da. Larunbat honetan, ZumartEgunean.

 

 Larunbat honetan, hilak 18, goizeko 11:00etan hasi eta gaueko 21:30ak arte musika eskolako ikasle gazte zein helduak zuzenean arituko dira herriko txoko ezberdinetan. “Bakarlariak, talde instrumental txiki-ertain-handiak, musika txokoko ikasleak, abesbatzak eta kalejirak izango ditugu herrian zehar”.

 

Bi gune

Bi gunetan egingo dira emanaldiak, goizeko saioak Zumarteko sarrerako plazatxoan egingo dira eta arratsaldekoak berriz, frontoian. “Gune bakoitzean kontzertuak txanda desberdinetan antolatu ditugu, ikasle guztiak parte hartzeko aukera izateko”.

 

Musika bizi eta musikarekin gozatzeko aukera paregabea

Ekainaren 18an larunbata, goizeko egitaraua

(Musika eskolako sarreran)

11:00 Alboka Taldearen kalejira musika eskolatik hasita.

11:45 Lehenengo txanda: Albokako ikasleak, Dultzainako ikaslea, Ukeleleko ikasleak, Biolin bakarlari eta Taldeak.

12:15 Bigarren txanda: Saxo bakarlariak, Piano bakarlariak, Biolin-flauta-gitarra taldea.

12:45 Hirugarren txanda: Klarinete bakarlariak, Klarinete, flauta eta eskusoinu taldea, Pianoko Taldeak, Klarinete taldea.

13:15 Laugarren txanda: Zumarte Txiki Abesbatza (10 min), Piano-klarinete bikotea, Tronpeta-Tronboi taldea.

 

Ekainaren 18an larunbata, arratsaldeko egitaraua (frontoian)

17:30 Trikitixa, txistu, pandero, haizezko eta perkusioko ikasleen kalejira frontoitik hasita.

18:30 Lehenengo txanda: Musika Txokoa 1-2 Taldea, Teklatu Taldea, Musika Txokoa 3-4 Taldea.

19:30 Bigarren txanda: Trikitixa-Pandero taldea, Gitarra bakarlaria, Zumarte Abesbatza, Zumarte Gazte Abesbatza.

20:30 Hirugarren txanda: Eskusoinu Taldea, Elektr@kustiks Taldea, Amsterdam Taldea, Elektrik Kids Taldea.