Udarregi Ikastola Eguna

Jolasetan blai

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 11a, 13:15

Jolasean hasi dute Ikastola Eguna LH eta DBH-ko ikasleek. Blai amaitu dute.

Ura eta mugimendua, larunbat honetako Udarregi Ikastola Egunaren abiapuntua. Jolasetan blai amaitu dute LH eta DBH-ko ikasleek. Lau gune egokitu dituzte eta uraren bueltan gozatu ahal izan dute hainbat jolasen bidez; bai Agerialdeko patioko globo gerran, nahiz eraikin gorriaren atzealdeko zelaian ur txorrota artean belardian jarritako plastikoan zehar irristatzen.

Betisa Carrasco herrikideak dantza bizian jarri ditu ikasleak, Kiroldegiko kanpoko pistan. Besteak beste, euskal kanta ezagunen erritmora mugitu ahal izan dira. Eta eraikin gorriko eraikinaren patio borobilean, mahai joko ezberdinetan goiza borobiltzeko aukera ezinhobea.

Gustura asko aritu dira lagun arte giro ederrean jolasean.