Udarregi Ikastola Eguna

Kantari eraman dute txikienek festa giroa plazara

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 11a, 13:47

Kantuan gozatu dute txikienek, Haur Hezkuntzakoek Ikastola Egunaren hasiera. Mikel Laboa plaza betearazi duen emanaldia eskaini dute haur, irakasle eta gurasoek.

Mozorrotutako ikuskizuna eskaini izan dute urte luzez Udarregi Ikastola Egun honetan, txikienek, Haur Hezkuntzako ikasleek. Osasun krisialdiak behartutako bi urteko etenaldiaren ostean, itxuraz berrituta itzuli da hitzordua; oraingoan Kiroldegira ez, herri erdigunera baizik, Mikel Laboa plazara. Eta ikuskizuna, dantza ere txertatu duen kantaldian bilakatu dute. Kantaldi parte hartzailean, HH-ko ikasleekin batera aritu dira eta kantuan eta dantzan, gurasoak eta irakasleak, Jaione Eskuderok gidatu duen emanaldian. Ikastola Egun honetan txikienek euskal kantutegiari eman dioten errepaso bikaina duzue irudiotan.