Udarregi Ikastola Eguna

Frontoitik Dema plazarainoko bazkaria, Hurbilagokoen menua dastatzen

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 11a, 15:20

Frontoia eta Dema plaza hartu ditu, Udarregi Ikastola Egunaren baitan ospatzen ari diren herri bazkariak. Hurbilago Elkarteak sukaldatu du menua.

Bazen bai ospakizunetarako gogoa. Hiru urte Udarregi Ikastola Eguna ospatu gabe. Eta itzulera, ikusi duzue nolakoa izaten ari den. Irudiotan larunbat honetan, ekainaren 11n, ospatzen ari diren herri bazkaria. Udarregiko komunitatearena da gaur frontoia eta Dema plaza. Biak lotu baititu ikasleak, langileak eta familiak batu dituen hitzorduak.

Jakiak Hurbilago Usurbilgo ostalarien eta merkatarien elkarteak sukaldatu ditu. Giro eder honetan ospatzen ari dira bazkaria. Bazkalosterako mus txapelketa eta trikitilarien erritmora ospatuko den erromeria iragarria dute.