Udarregi Ikastola Eguna

Lore-More taldekoen "Trapu zaharrak" antzezlana igandean

Noaua Aldizkaria 2022ko ekainaren 11

Udalbiltzaren "Geuretik Sortuak" egitasmoaren baitan ondutako antzezlanak borobilduko du Ikastola Egunari lotutako ekimen zikloa.

Udarregi Ikastolari eskainitako astea Sutegin borobilduko dute igande honetan, ekainaren 12an. Lore-More konpainiakoek "Trapu zikinak" antzlezna eskainiko dute arratsaldeko 19:00etan hasita Sutegin. Euskarazko sorkuntza sustatzeko Udalbiltzak iaz bideraturiko "Geuretik Sortuak" egitasmoaren baitan ondutako antzezlana duzue. Doan gozatu ahalko duzue emanaldiaz igande honetan. Hemen xehetasunak:

Lore-more: "Trapu zikinak"
Ekainak 12, igandea

19:00 Lore-More konpainiaren “Trapu zikinak” antzezlana Sutegiko auditorioan. 
Sarrerak: usurbilkultura.eus 
Zehaztasunak: “Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden harritzarrek, beste errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak. Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak? Eta indarkeriarenak? Zeri esaten diogu “zikin”? Zertaz hitz egin daiteke? Zer hitzekin? Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbitzen diharduten emakume saldoan. Hotza eta zikinkeria izango dituzte bidelagun; azken hauek ere badute zer esan bizi garen munduaz... Ikuskizun hau garbilekuetan jo eta fuego aritu ziren arbasoei omenaldia da. Haien izerdi eta
irriei, haien arteko laguntza eta isiltasunei. Izan zirelako, gara”.

Antolatzaileak: Udarregi Ikastola. Ekainaren 12ko antzezlana Udalbiltzarekin eta Udalarekin elkarlanean.