Udarregi Ikastola Eguna

Trapu Zikinak antzezlana Udarregi Ikastola Eguna agurtzeko

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 13a, 09:34

Udarregi Ikastola Eguna borobiltzeko, “Trapu Zikinak” antzezlana eskaini dute Sutegin. Antzina, trapu zikinak kalean garbitzen ziren, bi zentzutan: benetako trapu eta oihalak herri garbigailu eta harrietan, eta lotsak. Paralelismo horri jarraiki, arbasoei eskainitako omenaldi modukoa antolatu dute.

Hainbat herritar hurbildu dira Sutegiko auditoriora Udarregi Ikastola Egunari merezi duen agurra eman asmoz. Txalo zaparradekin itzali dituzte auditorioko argiak.