Beherantz covid19 kasu berrien agerraldia eta baita intzidentzia ere azken astean Usurbilen. Amaitu berri dugun iragan astean, ekainaren 6tik 12ra 6 koronabirus kasu berri hauteman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak udalerri honetan, astero moduan, gaur kaleratu dituen azken datuen arabera.
Intzidentziak ere beheranzko bidean segitzen du hirugarren astez jarraian; eskualde mailan, jaitsiera handiena izan duen herria dugu Usurbil Astigarragarekin batera. Astebeteko tartean, 325,41etik 227,79ra murriztu da. Iazko azarotik herri honek ez du hain intzidentzia baxua izan. Ordutik halere aldaketarik gabe, eremu gorrian egoten jarraitzen dugu.
Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere murrizte bidean segitzen du koronabirusaren intzidentziak.
Kasu berriak
Martxoak 1: 0.
Martxoak 2: 6.
Martxoak 3: 1.
Martxoak 4: 3.
Martxoak 5: 2.
Martxoak 6: 2.
Martxoak 7: 0.
Martxoak 8: 2.
Martxoak 9: 4.
Martxoak 10: 4.
Martxoak 11: 3.
Martxoak 12: 0.
Martxoak 13: 4.
Martxoak 14: 0.
Martxoak 15: 6.
Martxoak 16: 1.
Martxoak 17: 5.
Martxoak 18: 10.
Martxoak 19: 1.
Martxoak 20: 0.
Martxoak 21: 4.
Martxoak 22: 6.
Martxoak 23: 1.
Martxoak 24: 1.
Martxoak 25: 3.
Martxoak 26: 2.
Martxoak 27: 0.
Martxoak 28: 3.
Martxoak 29: 3.
Martxoak 30: 4.
Martxoak 31: 3.
Apirilak 1: 1.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 1.
Apirilak 4: 2.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 1.
Apirilak 7: 2.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 1.
Apirilak 10: 0.
Apirilak 11: 6.
Apirilak 12: 1.
Apirilak 13: 2.
Apirilak 14: 1.
Apirilak 15: 1.
Apirilak 16: 0.
Apirilak 17: 0.
Apirilak 18: 1.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 1.
Apirilak 21: 0.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 0.
Apirilak 24: 0.
Apirilak 25: 4.
Apirilak 26: 4.
Apirilak 27: 2.
Apirilak 28: 0.
Apirilak 29: 1.
Apirilak 30: 0.
Maiatzak 1: 0.
Maiatzak 2: 1.
Maiatzak 3: 1.
Maiatzak 4: 0.
Maiatzak 5: 0.
Maiatzak 6: 4.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 0.
Maiatzak 9: 4.
Maiatzak 10: 6.
Maiatzak 11: 0.
Maiatzak 12: 4.
Maiatzak 13: 2.
Maiatzak 14: 0.
Maiatzak 15: 1.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 9.
Maiatzak 18: 4.
Maiatzak 19: 3.
Maiatzak 20: 0.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 2.
Maiatzak 24: 5.
Maiatzak 25: 0.
Maiatzak 26: 3.
Maiatzak 27: 0.
Maiatzak 28: 1.
Maiatzak 29: 1.
Maiatzak 30: 2.
Maiatzak 31: 1.
Ekainak 1: 3.
Ekainak 2: 1.
Ekainak 3: 1.
Ekainak 4: 0.
Ekainak 5: 0.
Ekainak 6: 1.
Ekainak 7: 0.
Ekainak 8: 2.
Ekainak 9: 0.
Ekainak 10: 2.
Ekainak 11: 1.
Ekainak 12: 0.
Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.
Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.
Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.
Maiatzak 29: 455,58.
Ekainak 5: 325,41.
Ekainak 12: 227,79.
Intzidentzia beherantz Buruntzaldean
Intzidentziak gorantz egin du zertxobait Lasarte-Usurbil osasun eremuan; 338,46tik 368,55era azken astebetean. Eremu gorrian da. Azken astean, 49 berri antzeman dituzte zonalde honetan (49 baita aurrekoan). Buruntzaldean ere beherantz intzidentzia: Andoainen, 464,15etik 450,69ra; Astigarragan, 297,62tik 198,41era; Hernanin ere beherantz, 194,29tik 184,57ra. Beherakada handiena eskualde mailan, Astigarrarekin batera Usurbilen, 325,41etik 227,79ra.
Lasarte-Orian 352,44tik duela bi asteko zenbakira 425eko intzidentzia izatera itzuli da. Urnietan ere gorantz, 226,83tik 243,03ra:
-Andoain: 450,69 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,97. Azken 7 egunetan 32 kasu).
-Astigarraga: 198,41 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,67. Azken 7 egunetan 7 kasu).
-Hernani: 184,57 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,95. Azken 7 egunetan 18 kasu).
-Lasarte-Oria: 425,00 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,21. Azken 7 egunetan 42 kasu).
-Urnieta: 243,03 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,07. Azken 7 egunetan 7 kasu).
-Usurbil: 227,79 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,70. Azken 7 egunetan 6 kasu).
334,68ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan ere beherantz egin du zertxobait koronabirusaren intzidentziak azken astean; 344tik 334,68ra. Beherakada kasu berrien kopuruan: azken 7 egunotan 1.175 kasu berri zenbatu dituzte (1.231 maiatzaren 30etik ekainaren 5era). Gipuzkoako maparen kolorea aldatzen doa halere; eremu gorrian udalerri gehiago dituen arren (54, aurreko astean baino 6 gutxiago), 11 laranjan (aurrekoan baino 4 gehiago), 4 horian (aurrekoan baino 1 gehiago) eta 19 berdean (aurreko astean baino bat gehiago).
Ekainaren 12an 191 kasu eta azken aste osoan 3.748 kasu (4.172 maiatzaren 30etik ekainaren 5era) detektatu dituzte EAE-n. Haietatik 2.388, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %10,8koa izan da azken 24 orduotan (%14,2koa maiatzaren 29an), baina iragan astean zehar %20,6koa izatera ere heldu zen. 400,10etik 361,12ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 14tik 9ra gutxitu da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Beherantz baita ospitaleratu kopurua; 369tik 295era. Azken astean 25 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurreko astean baino 10 gehiago. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 7.002 (+63) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.
Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.96koa da gaur.
Informazio gehiago hemen: covid19