Herritar ororentzako doako aholkularitza zerbitzuak eskaintzen du Furgobaratzak. "Zenbaitetan, tailer praktiko eta dinamiko batekin etortzen zaigu, sasoiari lotutako gai bat jorratuz". Horrez gain, "Furgobaratzaren bidez, Kutxa Ekoguneak lursailetarako aholku teknikoak eskuratzeko eta landare eta plantel ekologikoa erosteko aukera eskaintzen du".
Tarteka, Agerreazpi ondoan kokaturiko Usurbilgo Baratze Parkera bisitan etortzen den Furgobaratza bueltan izango dugu astearte honetan, ekainaren 14an, arratsaldeko 18:00etan hasita. Informazio gehiago, ekogunea.eus atarian.