Udako aisialdi ekimenei begirako guraso bilerak

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 15a, 08:00

Uztailerako Ziortzak antolaturiko kanpaldirako nahiz NOAUA! K.E.-k Udalarekin batera prestaturiko Udajolaseko argibideak ezagutzeko guraso bilera bana deitu dute egunotarako.

Uztailerako antolatu diren udako aisialdi ekimenei buruzko xehetasunak ezagutzeko aukera izango da egunotan. Ziortza Gazte Elkarteak kanpaldiari lotutako argibideak eskaintzeko guraso bilera deitu du ostiral honetarako. Datorren astearterako Udajolaseko guraso bilera NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak Sutegin.

Ziortzaren kanpaldia
Uztailerako Peñaloscintosen (Errioxa) antolatu duen udako kanpaldira begirako prestaketa lan betean da Ziortza. Guraso bilera eta azpiegiturak muntatzeko egunak finkatuak ditu:
-Ekainak 17, 18:00: Kanpaldira joango direnen guraso bilera Sutegin.
-Ekainak 25: kanpaldiaren muntaketa Peñaloscintosen (Errioxa).
-Abuztuak 6: kanpaldiaren desmuntaketa Peñaloscintosen (Errioxa).
Izen ematea: ziortzage@gmail.com

Udajolas
200 lagunentzako lekua zegoen NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko Udajolasen. Aisialdi ekimenean 200 lagunek eman zuten izena apirilaren 25ean hasi eta maiatza hasierara arte. Ekimen honi buruzko argibideak ohi bezala, urteroko guraso bileran eskainiko ditugu. Aurtengoa, ekainaren 21ean arratsaldeko 17:00etan hasiko da Sutegiko auditorioan. Uztailaren 4tik 29ra luzatuko da Udajolas; astelehenetik ostiralera, lau orduz, 9:30-13:30 artean. 4-12 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendua dago Udajolas, HH3-LH6 mailen artean ikasten ari direnei.