Aretharen bila

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 16a, 08:03

Asteazken eguerdian desagertu zen. Bart gauean tren geltoki ondoan ikusi omen dute, baina bere bila jarraitzen dute.

Azken orduotan whatsapp nahiz sare sozialen bidez zabaldu duten mezua segidan. Albiste honi atxikitako argazkiko Aretha izeneko txakurraren bila dabiltza. Usurbil aldean galdu omen da, asteazken eguerdian beldurtu eta hanka egin omen zuen. Inork ikusi badu telefono zenbaki honetara deitzea eskatu dute: 688 869 764 (Sergio). Mezua ahalik eta gehien zabaltzea galdegin du sare sozialen bidez Sergiok.

Bart gauean geltoki inguruan
Antza, txakurrari buruz duen azken arrastoa bart gauekoa da. Usurbilgo tren geltoki inguruan ikusi omen zuten. Deitu omen zioten, baina antza oso beldurtua dabil, norabidez aldatu eta lasterka egin zuela berri eman du Sergiok sare sozialen bidez. Txakur honen arrastoa geltoki ondoko industriagunean galdu zuten. "Ez dakigu Orio aldera jo zuen edo zonaldean segitzen duen", adierazi du Sergiok sare sozialen bidez. "Inork ikusten badu deitu diezadala urgenteki", galdegin du. Eta noski beste behin, eskerrak helarazi dizkie mezua zabaltzen laguntzen ari diren guztiei.