Hurbilagoren "Tonbolan" parte hartzeko aukera gaurtik

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 16a, 11:11

Saltokietan zazpi erosketa bonu bezeroen eskura jarriko ditu Hurbilagok, gaurtik ekaina amaierara arte abian izango den ekimen honen bidez.

Adi gaurtik Usurbilgo saltokietan erosketak egiterakoan. Hurbilago merkatarien eta ostalarien elkarteko kide diren dendetan erosterakoan eskua sartzeko aukera izango duzue guneotan eskuragarri izango dituzuen kaxa berezi batzuetan. "Tonbola" antolatu baitute, datozen bi asteotarako. Zuek erosketak egin, eta kaxa hauetatik txarteltxo bat ateratzeko aukera izango duzue, eta baita sariok irabaztekoa ere:
-30 euroko bonu bat.
-20 euroko bonu bat.
-10 euroko 5 bonu.

Aipatu moduan, saltoki bakoitzak diru kopuru ezberdineko 7 erosketa bonu banatuko ditu ekimen honen bidez. Bonua egokitu den saltoki berean xahutu beharko da. Bistan denez, beste behin, Usurbilen bizitzeaz gain, Usurbilen erosteak saria du. Zorte on!