Joan Mari Torrealdai Beka

"Euskara eta kultura gaurko eta biharko gizartean", beka deialdiaren gaia

Noaua Aldizkaria 2022ko ekainaren 24a

Hemen Joan Mari Torrealdi beka deialdiari buruzko nondik norakoen berri.

JOAN MARI TORREALDAI BEKA
Xedea: kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzea.
2022ko beka deialdiaren gaia: "Euskara eta kultura gaurko eta biharko gizartean".

Beka deialdirako eskabideak
Ikerlanak: banaka edo taldean aurkeztu daitezke.
Aurkeztu beharrekoa: bi dokumentu. Batean eskatzailearen datuak: izen-abizenak, helbidea, e-maila, telefonoa, proiektuaren izenburua. Bestean, ikerketa-proiektua: izengabea, gehienez 12.000 karakterekoa.
Epaimahaia: deitzaileek aukeratutako bost adituz osatua. Balorazio prozesu itsua izango da, proiektuen egileak nortzuk diren ezagutu gabe. 
Balorazio irizpideak: proiektuaren originaltasuna, erakargarritasuna; ikerketak gizartean izan dezakeen eragina eta interes soziala; proiektuaren egingarritasuna; zehaztasun eta egokitasun maila; proiektuak genero-berdintasuna sustatzea.
Lanak aurkezteko helbidea: jmtbeka@jakin.eus
Lanak aurkezteko epea: 2022ko urriaren 24a.

Ikerlana
Epea: beka deialdiko irabazleak izendapena jaso eta 18 hilabeteko epea.
Ordainsaria: 14.000 euro (erdia irabazlea izendatu bezain laster, beste erdia lana aurkeztu eta epaimahaikideen onespena jasotakoan).
Ikerlanaren emaitza: euskaraz. Liburua, ikus-entzunezkoa, webgunea, erakusketa... izan daiteke. "Dibulgazioari begirakoa izango da eta garrantzia berezia emango zaio lana gizarteratzeko egokitzeari".
Ikerlanaren jarraipena: izendapena jaso eta 9 hilabetera irabazlea, epaimahakideekin eta antolatzaileekin bilduko da. Epaimahaiak proiektua hobetzeko aholkatu ahalko dio eta irabazleak aholku horiek aintzat hartzen saiatzeko konpromisoa hartu beharko du.

Informazio gehiago: jakin.eus
Antolatzaileak: Jakin Fundazioa eta Usurbilgo Udala.