ZumartEguna

Musika bizi eta musikaz gozatzeko egun betea larunbatean

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 17a, 12:09
2019ko ekainean ikasturtea agurtzeko Zumartek antolaturiko kontzertuen astearen baitako emanaldietako bat.

Ikasturtea urtean zehar egindako lanketa erakutsiz agurtuko du Zumarte Musika Eskolak larunbat honetan, ekainaren 18an. Usurbil erdigunea musikaz blaituko duen egitaraua osatu dute.

“Bakarlariak, talde instrumental txiki-ertain-handiak, musika txokoko ikasleak, abesbatzak eta kalejirak izango ditugu herrian zehar”. Goizeko 11:00etan hasi eta arratsaldeko 21:30ak arte. Bi gunetan egingo dira emanaldiak, goizeko saioak Zumarteko sarrerako plazatxoan egingo dira eta arratsaldekoak berriz, frontoian. “Gune bakoitzean kontzertuak txanda desberdinetan antolatu ditugu, ikasle guztiak parte hartzeko aukera izateko”.

Musika bizi eta musikarekin gozatzeko aukera paregabea

Ekainaren 18an larunbata, goizeko egitaraua

(Musika eskolako sarreran)

11:00 Alboka Taldearen kalejira musika eskolatik hasita.

11:45 Lehenengo txanda: Albokako ikasleak, Dultzainako ikaslea, Ukeleleko ikasleak, Biolin bakarlari eta Taldeak.

12:15 Bigarren txanda: Saxo bakarlariak, Piano bakarlariak, Biolin-flauta-gitarra taldea.

12:45 Hirugarren txanda: Klarinete bakarlariak, Klarinete, flauta eta eskusoinu taldea, Pianoko Taldeak, Klarinete taldea.

13:15 Laugarren txanda: Zumarte Txiki Abesbatza (10 min), Piano-klarinete bikotea, Tronpeta-Tronboi taldea.

 

Ekainaren 18an larunbata, arratsaldeko egitaraua (frontoian)

17:30 Trikitixa, txistu, pandero, haizezko eta perkusioko ikasleen kalejira frontoitik hasita.

18:30 Lehenengo txanda: Musika Txokoa 1-2 Taldea, Teklatu Taldea, Musika Txokoa 3-4 Taldea.

19:30 Bigarren txanda: Trikitixa-Pandero taldea, Gitarra bakarlaria, Zumarte Abesbatza, Zumarte Gazte Abesbatza.

20:30 Hirugarren txanda: Eskusoinu Taldea, Elektr@kustiks Taldea, Amsterdam Taldea, Elektrik Kids Taldea.