2. Uxue Trail

Rosa Uribe eta Irati Larrañaga, emakumezkoen artean sailkapen buruan

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 18a, 13:29

Goizean zehar ospatu den 2. Uxue Trail Mendi Lasterketan, partaide bizienen artean izan dira hiru herrikide; Rosa Uribe, Irati Larrañaga eta Xabi Carbayeda.

Gaurko giroarekin podiumera igotzea merezia zuten denek, baina hiru azkarrenak heldu ahal izan dira, bai Uxue Trail lasterketa luze eta motzean. Bi lasterketa hauetako helmugara lehenbizi iritsi diren hiruna emakumezko eta gizonezkoez osatu dituzte podiumak. Eta etxekoak ziren lehen postuetan. Emakumezkoen Uxue Trail Luze eta Motzean, Usurbilgo bi emakume sailkapen buruan; Rosa Uribe eta Irati Larrañaga hurrenez hurren. Gizonezkoen kasuan ere beste herrikide bat; kasu honetan, Uxue Trail Luzean, Xabi Carbayeda. 

Haientzat garaikurrak eta sariak, baina ezin eskuzabalago portatu da antolakuntza. Partaide guztien artean hamaika sari zozketatu dituzte eta.

UXUE TRAIL MOTZA

Emakumezkoak
1-Irati Larrañaga.
2-Janire Lopez.
3-Ainhoa Usandizaga.


Gizonezkoak
1-Mikel Usandizaga.
2-Iosu Urrestarazu.
3-Aitor Madrazo.

UXUE TRAIL LUZEA

Emakumezkoak
1-Rosa Uribe.
2-Ainhoa Celaya.
3-Laura Arregui.



Gizonezkoak
1-Jon Ander Olazabal.
2-Ruben Aranburu.
3-Jon Carbayeda.