Euskal Kantu Taldeak ikasturtea agurtu du

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 18a, 16:06

Ostiral honetan agurtu du urte atipiko hau Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak Patri jatetxean eginiko kantu-afariarekin. Eguraldi bero bezain ederra lagun, urteko egunik luzeenen babesean Patriko terraza musikaz eta umorez jantzi dute. Datorren ikasturtean, indartsu itzuliko dira kaleetara.