Zumarteguna

ZumartEguna bero eta indartsu hasi dute

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 18a, 15:51

ZumartEguna ospatzen ari dira gaur Zumarteko ikasle, irakasle eta lagunak. Goizean, kontzertu txiki sorta bikaina osatu dute, baina ez kalean aurreikusi bezala, baizik eta musika eskolan bertan. Ordutegian ere aldaketatxo batzuk egin behar izan dituzte beroa zela medio.

Horra bideoan, goizak utzitakoaren laburpena. Protagonistetako batzuk iruditan: albokako ikasleak, dultzainako ikaslea, ukeleleko ikasleak, biolin bakarlari eta taldeak, saxo bakarlariak, piano bakarlariak, biolin-flauta-gitarra taldea, klarinete bakarlariak, klarinete-flauta-eskusoinu taldea, Pianoko taldeak eta klarinete taldea.