2. Uxue Trail

Etxekoen ordezkaritza zabala gogotsu, mendi lasterketa solidarioan

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 18a, 13:00

500etik gora partaide erakarri ditu 2. Uxue Trail Mendi Lasterketa solidarioak. Beroak bistan denez ez dio itzalik egin ekimenari. Eta usurbildarren parte hartzeari ere.

Herri ordezkaritza zabalak parte hartu du larunbat goiz honetako lasterketan; batzuk 20 kilometroko Uxue Trail Luzearen ibilbidea osatu dute, 11,5 kilometroko Uxue Trail Motza besteek. Ipar Martxan eta Uxue Paseoan ere belaunaldi ezberdinetako herritarrak parte hartzen ikusi ditugu.

Parte hartu duten guztiak ez daude irudiotan, baina iruditan dituzuenak Usurbilekin lotura estua duten lasterkariak dituzue.