Udako ordutegia

Euskotren, udako ordutegira egokitzen lehen zerbitzua

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 20a, 08:00

Gaurtik hasita, udako ordutegira egokitzen joango dira hainbat zerbitzu. Euskotren-en txanda astelehen honetan.

Astearte honetan, ekainaren 21ean, abiatuko dugu ofizialki uda garaia. Horrekin batera askorentzat, oporraldia eta zerbitzuentzat ordutegia egokitzeko unea asteotan. Euskotrenek jada astelehen honetan jarri du martxan, udako ordutegia.

Euskotren
Astelehen honetatik, ekainaren 20tik indarrean du Euskotren-ek udako ordutegi berria. Urtero moduan, Usurbil zeharkatzen duen zerbitzua indartu egingo dute udako asteburu eta jaiegunetan. Urtean zehar 60 minuturo izaten da tren zerbitzua, uda parte honetan 30 minuturo. Informazio gehiago:
euskotren.eus
944 333 333

Bus-taxia
Azken orduko aldaketarik ez bada, uztailaren 1ean jarriko du martxan udalerriko txoko ezberdinak lotzen dituen doako garraio zerbitzuak udako ordutegia. Urtero moduan, goizez bakarrik ibiliko da bidean, arratsaldeetan ez uztaila osoan. Abuztuan "Bidez Bide" izeneko zerbitzu hau etenda egongo da eta irailaren 1etik aurrera ohiko ordutegira itzuliko da. Uztailari dagokionean, 7:30etan, 10:30etan eta 13:30etan abiatzen diren zerbitzuei eutsiko die bus-taxiak; arratsaldekoak (15:30/19:00) bertan behera geratuko dira. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide

Sutegi udal liburutegia
Ekainaren 27tik aurrera udako ordutegia izango du indarrean Sutegi udal liburutegiak. Tarte honetan, astelehenetik ostiralera 9:30-14:00 artean irekiko dute. Uztaileko astelehenetan goiz eta arratsaldez zabalduko dute; 9:30-14:00 artean eta 17:00-19:00 artean. Urrira arte (uztailean, abuztuan eta irailean) itxita egongo da udal liburutegia larunbatetan. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Oiardo Kiroldegia
Uztailean eta abuztuan udako ordutegia izango du indarrean Oiardo Kiroldegiak:
-Lanegunak: 7:00-13:00/15:30-20:15 (Igerilekuaren itxiera ordua: 12:45/20:00).
-Larunbatak, igandeak eta jai egunak: 9:00-13:00 (Igerilekuaren itxiera ordua: 12:45).

Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi

Kzgunea
Ekainaren 30era arte 9:00-13:00 artean zabalduko dute Usurbilgo KzGunea. Uztailean arratsaldez, 16:00-20:00 artean eta abuztuan itxita egongo da. Irailaren 1ean irekiko dute berriz. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuko ordutegia urte garai honetara egokitu ohi dute urtero:
-Uztailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.