Koronabirusa

Koronabirusaren intzidentzia bikoiztu egin da azken astean

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 20a, 12:30

Astebeteko epean bikoiztu egin da koronabirusak Usurbilen duen 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia, 227,79tik 488,12raino. 24 kasu berri hauteman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak iragan aste osoan udalerri honetan.

Maiatza amaieratik izaten ari ginen beherakada eten da. 455,58ko intzidentzia zuen covid19-ak maiatzaren 29an Usurbilen, 325,41eraino murriztu zen astebete beranduago eta  227,79raino iragan astean. Azken astean ordea, 24 kasu berri hauteman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta bikoiztu egin da intzidentzia, 488,12raino igo da. Duela bi aste 6 kasu berri baino ez zituzten detektatu udalerri honetan.

35 kasu zenbat dituzte guztira hilabete hasieratik. 54 izan ziren maiatza osoan. Gutxiago, 39 apirilean, neguko "olatuaren" ostean. 84 kasu identifikatu zituzten martxoan, 113 izan ziren otsailean, 681 urtarrilean.


Kasu berriak
Martxoak 1: 0.
Martxoak 2: 6.
Martxoak 3: 1.
Martxoak 4: 3.
Martxoak 5: 2.
Martxoak 6: 2.
Martxoak 7: 0.
Martxoak 8: 2.
Martxoak 9: 4.
Martxoak 10: 4.
Martxoak 11: 3.
Martxoak 12: 0.
Martxoak 13: 4.
Martxoak 14: 0.
Martxoak 15: 6.
Martxoak 16: 1.
Martxoak 17: 5.
Martxoak 18: 10.
Martxoak 19: 1.
Martxoak 20: 0.
Martxoak 21: 4.
Martxoak 22: 6.
Martxoak 23: 1.
Martxoak 24: 1.
Martxoak 25: 3.
Martxoak 26: 2.
Martxoak 27: 0.
Martxoak 28: 3.
Martxoak 29: 3.
Martxoak 30: 4.
Martxoak 31: 3.
Apirilak 1: 1.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 1.
Apirilak 4: 2.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 1.
Apirilak 7: 2.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 1.
Apirilak 10: 0.
Apirilak 11: 6.
Apirilak 12: 1.
Apirilak 13: 2.
Apirilak 14: 1.
Apirilak 15: 1.
Apirilak 16: 0.
Apirilak 17: 0.
Apirilak 18: 1.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 1.
Apirilak 21: 0.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 0.
Apirilak 24: 0.
Apirilak 25: 4.
Apirilak 26: 4.
Apirilak 27: 2.
Apirilak 28: 0.
Apirilak 29: 1.
Apirilak 30: 0.
Maiatzak 1: 0.
Maiatzak 2: 1.
Maiatzak 3: 1.
Maiatzak 4: 0.
Maiatzak 5: 0.
Maiatzak 6: 4.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 0.
Maiatzak 9: 4.
Maiatzak 10: 6.
Maiatzak 11: 0.
Maiatzak 12: 4.
Maiatzak 13: 2.
Maiatzak 14: 0.
Maiatzak 15: 1.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 9.
Maiatzak 18: 4.
Maiatzak 19: 3.
Maiatzak 20: 0.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 2.
Maiatzak 24: 5.
Maiatzak 25: 0.
Maiatzak 26: 3.
Maiatzak 27: 0.
Maiatzak 28: 1.
Maiatzak 29: 1.
Maiatzak 30: 2.
Maiatzak 31: 1.
Ekainak 1: 3.
Ekainak 2: 1.
Ekainak 3: 1.
Ekainak 4: 0.
Ekainak 5: 0.
Ekainak 6: 1.
Ekainak 7: 0.
Ekainak 8: 2.
Ekainak 9: 0.
Ekainak 10: 2.
Ekainak 11: 1.
Ekainak 12: 0.
Ekainak 13: 3.
Ekainak 14: 6.
Ekainak 15: 5.
Ekainak 16: 3.
Ekainak 17: 5.
Ekainak 18: 2.
Ekainak 19: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.
Maiatzak 29: 455,58.
Ekainak 5: 325,41.
Ekainak 12: 227,79.
Ekainak 19: 488,12.

Intzidentzia gorantz Buruntzaldean
Intzidentziak gorantz egin du nabarmen baita Lasarte-Usurbil osasun eremuan; 368,55etik 518,97raino azken astebetean. Eremu gorrian da. Azken astean, 89 berri antzeman dituzte zonalde honetan (49 aurrekoan). Buruntzaldean ere gorantz intzidentzia: Astigarragan 198,41etik 240,93ra; Hernanin 184,57tik 291,43ra; Lasarte-Orian 425etik 549,39ra; Urnietan 243,03tik 291,64ra; eta Usurbilen 227,79tik 488,12ra. Andoainen jaitsi da soilik, 450,69tik 396,88ra:
-Andoain: 396,88 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,88. Azken 7 egunetan 27 kasu). 
-Astigarraga: 240,93 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,21. Azken 7 egunetan 10 kasu). 
-Hernani: 291,43 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,58. Azken 7 egunetan 42 kasu). 
-Lasarte-Oria: 549,39 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,29. Azken 7 egunetan 64 kasu).
-Urnieta: 291,64 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,20. Azken 7 egunetan 11 kasu). 
-Usurbil: 488,12 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,14. Azken 7 egunetan 24 kasu).  

367,93ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan ere zertxobait gorantz egin du koronabirusaren intzidentziak azken astean; 334,68tik 367,93ra. Beherakada kasu berrien kopuruan: azken 7 egunotan 1.470 kasu berri zenbatu dituzte (1.175 ekainaren 6tik 12ra). Gipuzkoako maparen kolorea aldatzen doa halere; eremu gorrian udalerri gehiago dituen arren (59, aurreko astean baino 5 gehiago), 10 laranjan (aurrekoan baino 1 gutxiago), bakarra horian (aurrekoan baino 3 gutxiago) eta 18 berdean (aurreko astean baino bat gutxiago).

Ekainaren 19an 291 kasu eta 4.395 kasu azken aste osoan (3.748 ekainaren 6tik 12ra) detektatu dituzte EAE-n. Haietatik 2.650, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %17,2koa izan da azken 24 orduotan (%10,8koa ekainaren 12an), baina iragan astean zehar %25ekoa izatera ere heldu zen. 361,12tik 371,28ra gehitu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 9tik 13ra igo da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Igo da baita ospitaleratu kopurua; 295etik 342ra. Azken astean 21 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurreko astean baino 4 gutxiago. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 7.062 (+60) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.08koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19